Bilatzen ari zarena aurkitzen ez baduzu, probatu logueatzen

Emaitzak

3 emaitza erakusten

Eskola komunitateko irakasle, zuzendari edo orientatzailearekin bildu nahi izanez gero, hitzordua eskatu behar da. Horretarako:

  • Deitu eskolako telefonora: 948 610 922.
  • E-mail bidez eskatu hitzordua, eskolako nahiz irakasle /zuzendari/orientatzailearen helbide elektronikora idatziz.
  • Eskola bukaeran hurbildu eskola atarira eta aurrez aurre eskatu hitzordua dagokion pertsonari.

Eskolako bizkarrezurra izan nahi duen lan egiteko modu berritzailea da Zirkulazio Anitza. Eskolak dituen giza baliabideak eta baliabide materialak kontuan hartuta, ikasle bakoitzaren premiei erantzuteko lan-moldea da. Gelaren baitan bizpahiru maila desberdinei eta ikasle bakoitzaren aniztasunari erantzuteko sortua, ondorengo ezaugarriak ditu:

  • Jarduera bera hiru sakoneratan aurkezten da eta ikasleak berak aukeratzen du egokiena zaiona.
  • Jarduerak konkretutik abstraktura doaz eta material manipulagarria eskura dute bide horretan laguntzeko.
  • Ikasleak berak aukeratzen du jardueren hurrenkera.
  • Ikasleari bere ikaskuntza propioa kudeatzen laguntzen dio.
  • Presiorik gabeko lan giroa sortzen du.
  • Ikasle guztiak taldearen baitan kokatzen ditu.
  • Ikaslearen ongizate emozionala orekatzen laguntzen du.
  • Ikasle bakoitzaren beharrei bakarka erantzuteko aukera zabala eskaintzen du.
  • Esfortzuaren kultura indartzen du, autozuzenketetan trebatuz ikaslea.

Haur nahiz Lehen Hezkuntzako haurrak 09:00etan sartzen dira egunero eskolara. 10:30etik 10:50era dute lehen jolas-garaia; eta 12:20etik 12:40era bigarrena. 14:10etan bukatzen dute eguneko eskola-jarduna.

Contact banner Title Example

This is a simple banner component that you can use when you need extra attention to featured content or information.